Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Isabel Herguera zinegile donostiarra, gaur gauean, "EITB Kultura" saioan

EITB Media

Halaber, Ander Mujika musikariaren proposamenak, Manu Gaigne musikaria eta Jone Amezaga dantzariaren lana eta Triggerren Poliedro Volumen 1 proiektua ezagutuko ditu saioak.

  • Isabel Herguera

    Isabel Herguera. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, Isabel Herguera zinegile donostiarraren lana ezagutuko du "EITB Kultura" saioak. Herguerak ibilbide luzea du animazioan eta orain, bere lehen film luzea egiten ari da. "EITB Kultura"ko lantaldeak bere estudioan egin dio bisita.

Ander Mujika musikariak bere aldetik, haren kultur proposamenen berri emango du Elgoibarko Sotoan.

Bestalde, Zerbait-Noizbait-Nonbait da Manu Gaigne musikaria eta Jone Amezaga dantzaria elkarrekin ontzen ari diren lana eta gertutik ezagutuko du "EITB Kultura"k

Amaitzeko, Eñaut Zubizarreta Trigger-ek, Poliedro Volumen 1 proiektuko kanta bat joko du.

"EITB Kultura" ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en eta ETB2n.