Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Nekatoenea baserriko egonaldi artistikoak, gaur gauean, "EITB Kultura" saioan

EITB Media

Ziomara Hormaetxe dantzari eta koreografoarekin ere hitz egingo dute aste honetako saioan, eta Sara Zozaya musikaria hartuko dute baserrian.

  • "EITB Kultura" saioaren irudia

    "EITB Kultura" saioaren irudia, EITB Mediaren bideo batetik aterata

Gaur gauean, Nekatoenea proiektua izango dute hizpide "EITB Kultura" saioan. Artistentzako egonaldiak egiten dituzte Nekatoenea baserrian, Hendaian, eta han izan da "EITB Kultura"ko lantaldea, Jon Frahier, Nahia Zubeldia eta Fernando Morillorekin.

Ziomara Hormaetxe dantzari eta koreografoarekin ere hitz egingo dute, bere ibilbideaz eta Gernikako bonbardaketa oinarrian duen Ahotsak lan berriaz.

Bestalde, Ines Garcia liburu-saltzaile eta musikariak bere kultur proposamenen berri emango du, eta Sara Zozaya musikaria taldearekin izango da baserrian, musika bertan  jotzeko.

"EITB Kultura" ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en.