Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Artea, zinema eta literatura, gaur gauean, "EITB Kultura" saioan

EITB Media

AIRE 2 galeria, Wong Kar Wai zinegile, Ion Iraundegi argazkilaria eta Dom Campistron ilustratzailea, aste honetako eduki nagusiak.

  • EITB KULTURA

    EITB Kultura. Argazkia: EITB Media

Hortz klinika bat zen espazioa arte galeria bihurtu eta AIRE 2 galeria sortu dute Bilbon. Hile batzuetarako arte espazio berria da, eta guneak eskaintzen duena ikusteko gerturatuko da "EITB Kultura" saioa gaur gauean.

Ondoren, Wong Kar Wai zinegile hongkongdarraren zineman murgildu dira, Bilbaoartek zuzendariari eskaini dion zikloren harira.

Bestalde, "EITB Kultura" programak Irun aldera egingo du, Ion Iraundegi argazkilariak bere kultur proposamenen berri eman dezan.

Eta bukatzeko, Alduden, Dom Campistron ilustratzaileak Bekatorosak izeneko bere lehen liburuaz eta bestelakoez hitz egingo du.

"EITB Kultura" ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en.