Itxi

Euskalduna naiz eta zu?

Euskalduna naiz eta zu?

Euskalduna naiz eta zu?

22:15ean

Sexu-kontuak, gaur gauean, 'Euskalduna Naiz, eta Zu?' saioan

A.E.|EiTB

Euskaldunak sexuan nolakoak garen galdetuko dute asteazken honetan.

0:20

Sexu-kontuak izango dituzte hizpide gaur gauean 'Euskalduna Naiz, eta Zu' saioan, 22:15ean hasita. Besteak beste, hauek izango dira bertan euren iritzia eman eta aitorpenak egiten: Julen eta Antton Telleria, Sara Cozar, Alex Sardui, Xabier Saldias, Asier Hormaza, Onintza Enbeita eta Miren Gaztañaga.

Horrez gain, Euskal Herriko etxe askotan ikusten diren eszena barregarriei esketx bidez aterako diete punta, Aitziber Garmendia eta Iker Galartza aktoreen eskutik, eta Nerea Arriola youtuberraren mihi zorrotzak eta Unai Gaztelumendiren marrazki bikainek geure buruari barre egiteko motibo asko emango dizkigute ezin hobeto.

'Euskalduna Naiz, eta Zu' gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

us-en.