Itxi

Gailurra Xtreme

Gailurra Xtreme

Gailurra Xtreme

Azken etapa

Eñautek irabazi du 'Gailurra Xtreme'!

EiTB

Mendia maite duen 34 urteko ondarroarra izan da saioko irabazlea. Ez da korrikalaririk azkarrena izan baina zuhurtasun handiz jokatu du lasterketa osoan zehar.

10:55

Eñaut Agirre da 'Gailurra Xtreme Perdido' saioko irabazlea. Ainhoa, Eñaut eta Urruti finalistak Monte Perdidoren gailurrera bidean abiatu dira azken etapan, baina eguraldia gero eta txarragoa zen. Ekaitz elektrikoa hurbiltzen ari zela eta, helmuga Laku Izoztuan jartzea erabaki zuten.

Ainhoa galdu egin da lehen postuan zihoanean. Urretxuarra lehena zihoan lasterketan, Eñaut baino minutu erdi lehenago, baina galdu egin da, ez zuen mugarririk ikusten. Aurkitu du bidea azkenean, Eñaut aurretik zuela.

Mendia maite duen 34 urteko ondarroarra izan da saioko irabazlea. Ez da korrikalaririk azkarrena izan, baina zuhurtasun handiz jokatu du lasterketa osoan zehar. Ainhoa izan da laku izoztura heltzen bigarrena, eta Urruti iritsi da hirugarren.

Gorizera iristean izugarrizko ezustekoa hartu dute finalistek familia eta lagunak zain zituztela ikusita. Asko hunkitu dira. Eñauten emazteak ez zuen uste senarrak irabaziko zuenik.

Eñautek Zegama-Aizkorri lasterketarako dortsala eta 3.000 euro irabazi ditu. Ainhoak eta Urrutik, berriz, Panticosako bainuetxean bi lagunentzako asteburu-pasa.

Zorionak, guztioi!