Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Antzerkia

Kontsultatu 'Go!azen' antzerkiko azken datak!

A.A. | EiTB

Maiatzaren 1a bitartean, herriz herri dabil Julen, Naia, Gari, Eli eta Markel protagonista dituen 'Go!azen' antzezlana.

Abenduan Azpeitian estreinatu ondoren, herriz herri dabil 'Go!azen' telesailaren denboraldi berriko antzezlana, eta, egunetik egunera, gero eta herri gehiagotan aritzeko aukera izaten ari gara.

Julen, Naia, Gari, Eli eta Markel dira istorio berri honetako protagonistak, eta Zuzen eta Erika ere ikusi ahal ditugu oholtza gainean.

GOAZEN ANTZEZLANA 2017-2018

Segidan ikus dezakezue zein herritan eta zein egunetan egongo diren. Sarrerei buruzko informazioa ere, bertan duzue:

- Apirilaren 29an, 17:00etan eta 19:00etan, Barakaldoko Barakaldo antzokian. Sarrerak Kutxabank sarean daude salgai.

- Maiatzaren 1ean, 17:00etan eta 19:00etan, Derioko Baserri antzokian. Sarrerak antzokiko webean daude salgai.