Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

21:00etatik aurrera

'Go!azen'en inguruko bi saio berezi, gaur gauean, eitb.eus-en eta ETB1en

A.E.|EiTB

21:00etan, aktoreen unerik onenak ezagutuko ditugu eta, 22:30ean, ikusleek aukeratutako 5 musikal hoberenen errepasoa egingo dugu. MILA ESKER bozketan parte hartzeagatik!

0:33

Gaur gauean 'Go!azen' gau berezia izango da ETB1en eta eitb.eus-en, telesail arrakastatsuaren inguruko bi saio eskainiko baitira. 21:00etan 'Go!azen. Ate Irekiak' eskainiko da. Ondoren, 22:30ean, ikusleek aukeratutako bost musikal gustukoenen errepasoa egingo dugu 'Go!azen. Ikusleen Kuttunak' tartean.

'Go!azen. Ate Irekiak' saioan, telesaileko aktoreek aurtengo unerik gogokoenak aukeratu eta gogoratuko dituzte. Sekuentziak ikusi eta komentatuko dituzte, kamera atzean gertatzen diren gauzak azalduko dituzte, eta elkarrekin abestuko dute. Horrela, lehen aldiz Naia (Iholdi Beristain) eta Nikole (Nerea Mazo) etsaiak telesailean elkarrekin arituko dira kantuan. Gari (Aritz Mendiola) eta Eli (Ainhoa Larrañaga) estatuara eramango dituzte eta bertan, beraien maitasun istorioari buruzko xehetasunak emango dizkigute. Lorek (Sara Nieto) eta Markelek (Asier Burguete) ere beraien gorabeherak azalduko dituzte, besteak beste.

Orobat, Miren Arrieta (Ane) eta Nerea Mazo (Nikole) Zornotzan izan ziren joan zen ostiralean azken atala zaletu batzuen etxean ikusten. Erreportajeak egun berezi horren unerik esanguratsuenak erakutsiko ditu, protagonista guztientzat ahaztezina izango den esperientzia.

Ondoren, 'Go!azen. Ikusleen Kuttunak' tartea etorriko da, Aritz Mendiolak (Gari) eta Asier Burguetek (Markel) aurkeztuta. Egun hauetan denon ahotan dauden sari banaketen antzera, telesaileko bi aktoreek ikusleek aukeratu dituzten bost abesti kuttunenen errepasoa egingo dute. Zein izango da ikusleen musikalik gogokoena?

Zaletuek telesailaren webgunean bozkatzeko aukera izan dute eta ostiralean emaitza jakin ahal izango dugu, eta jakina, aukeratutako musikal horiek berriro ikusteko aukera egongo da. Mila mila esker bozketan parte hartu duzuen guztioi!

Telesailak iraun duen bitartean gertatu bezala, atal hauen amaieran Altxor Ezkutuaren kodea emango da. Kode hori Go!azen APPan sartu eta bideo berezi bat ikusi ahal izango da.