Go!azen
Antzerkia
'Go!azen' antzezlana herriz herri dabil
A.A. | EITB
Webguneko AGENDA atalean kontsultatu daiteke non eta noiz arituko diren eta sarrerak non erosi.
-
'Go!azen telesaileko antzerkiaren kartela
Abenduaren 2an estreinatu zuten 'Go!azen 5.0' antzezlana, ETB1eko telesailaren antzerkirako obra berria. Azpeitiko Soreasu antzokian eskaini dute, eta hortik aurrera herriz herri dabiltza dira aktoreak istorio berriak taularatzen.
Asier Burgete (Markel), Iker Villa (Ander), Ainhoa Larrañaga (Eli), Beñat Iturbe (Julen), Maria Redondo (Zuri) eta Itziar Urretabizkaia (Amaia) izango dira gure herrietako antzokietako oholtza gainean ikusiko ditugun aktoreak. Telebistako istorioen antzerakoak antzeztuko dituzte, eta han ezagun egindako hainbat abesti kantatuko dituzte.
Webguneko AGENDA atalean kontsultatu daiteke non, noiz eta sarrerak non erosi.