Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Audioliburuak

"Go!azen"eko audioliburuak, EITBPodkast atarian

EITB Media

Jasone Osorok idatziko lehen lau liburuak entzungai jarri ditu EITB Mediak.

  • EITBPodkast atariko audioliburuak.

    EITBPodkast atariko audioliburuak. Argazkia: EITB Media.

Jasone Osoro idazleak "Go!azen" unibertsoaren barruan sortu duen liburu sortako lehendabiziko lau aleak EITBPodkast atarian daude entzungai.

Gainera, telesaileko bertako aktoreek irakurri dituzte istorioak plataforma honetarako.

Lehen liburua, "Iritsi gara!" izenekoa, Lorea Intxaustik irakurri du. Bigarrena, "Eiderren egunerokoa", Eiderren papera egiten duen Esti Lopezek irakurri du. Hirugarrena, "Maddiren amona influezerra", Dánae Riañoren ahotsean entzungo dugu. Eta azkena, "Asteburu bat eskiatzen", Asier Burguetek irakurri du.

"Go!azen" telesail bat baino gehiago da gaur egun; alderdi ezberdinak jorratzen dituen transmedia proiektu bilakatu da eta liburu hauek dira horren adibide.