Ekaitz

Ez du sekula bizitza erraza izan, eta arazoetan sartu izan da sarri. Hala ere, oraingo honetan, bereziki haserre dago anaiak salatu zuelako. Edo hori uste du berak, behintzat. Anaia ere beste zentro batean dago, eta ikusiko balu… Ekaitzek mendekua nahi du!
Josu Iriarte
Bilbon bizi den aktore eta musikari nafarrak txikitatik uztartu ditu kontserbatorioko ikasketak eta interpretazioa, bere formazio artistikoa asko aberastuz. Maila goreneko piano ikasketak egin ditu, eta nabarmentzekoa da baita ere musika hizkuntza, armonia, dantza eta ahots-teknika alorretan duen ezagutza.
Antzerkigintzan aritzeaz gain, hainbat film labur eta luzetan hartu du parte, Gracia Querejetaren 'Ola de Crímenes' eta Arantxa Echevarriaren 'La Infiltrada'n, esaterako.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
