X-naia-X

Nortasun handiko neska borrokalaria da Naia Badiola. Gaixotasun larri bat gainditu du eta, esperientzia horren ondorioz, bizitzak ematen dion guztia modu berezian baloratzen du.
Ane lagunarekin iritsiko da Basakabira. Honek, gurasoek eta irakasleek modu berezian babestuko dute; kasu askotan gehiegi ere bai. Ondorioz, Naiak lanak izango ditu pertsona normala dela eta laguntzarik ez duela behar erakusteko. Baina indar eta adore handiz arituko da eta, une batzuetan, nahi gabe, taldeko liderra izatera ere iritsiko da.
Horrez gainera, ironia eta umore beltza erabiliko ditu askotan bere gaixotasunari buruz hitz egiterakoan, bere buruaren kontura barre egiten badakiela erakutsiz.
"Bago!az" lehiaketako irabazleak, Iholdi Beristainek, egiten du Naiaren papera. Ikuskizun gogoangarriak utzi zizkigun Iholdik ETB1eko lehiaketan. Oso polita izan zen Aritz Mendiolarekin (Gari) abestutako "Nire mundu txiki polit hontan", eta baita, Maria Amolategirekin batera Amy Winehousen paperean sartu zeneko unea ere.
'Go!azen'en ostean, ikasketetan zentratuko da Iholdi Beristain
Aurpegia erabat margotu zion Iholdik Beñati lehen muxua grabatzean
Zoriontsu daudela erakutsi dute Julenek eta Naiak 'Kulunka goxoan' abestuz
Hainbeste zalantzaren ondoren, Julen eta Naia elkarrekin daude
Naia ez da Alexekin joan
Aneren argazkia Nikolek zabaldu zuela jakin dute
Naiaren ametsak eta erabakiak ahaztu dituzte Alexek eta Julenek
'Zarena zarelako' kantatuz eta dantzatuz gora etorri da berriz ere Naia
Naiarengatik eztabaida izan dute Julenek eta Alexek
Julenen laguntzari esker, Naia zinemara joan da Alexekin
Ballet klaseetan elkarrekin ibili ziren Dani dantzaria eta Iholdi
Naiak zalantzak azaldu dizkio Juleni 'Guregatik' abestuz
Nolako aurpegia jarri duen Naiak Alex Basakabin ikusi duenean!
Anek Nikole defendatu du beste behin ere Naia eta Eliren aurrean
Kautaren 'Nostalgia' kanta, Naia eta Aneren arteko txikitako uneez
Zita bat prestatu dio Julenek Naiari 'lagun moduan'
Benetan haserretu dira Ane eta Naia
Basakabiko lagunek babesa erakutsi diote Naiari Nøgenen 'Nora' abestiarekin
Elkarrekin bizitako momentuak gogora ekarri dizkio Julenek Naiari
Keinuak deszifratzen espezialista da Gari
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
