Bosko

Udalekuko aldaketen berri jakin gabe iritsiko da Basakabira Bosko aberaskumea. Aurten, Oihaneren gurasoekin etorriko da, Sebastianekin etorri beharrean, pijo plantak atzean utzi dituelako, edo beste arrazoiren bategatik akaso?
Ander Ayerza
26 urteko lazkaotarrak Bosko Nuñez de Salazar izaten jarraituko du 12. denboraldian. Zaletasunen artean, bidaiatzea eta parke tematikoetara joatea gustuko du, baita antzokietara bakarrik joatea ere, esperientzia bereziagoa delako, bere hitzetan. Ama musika irakaslea duenez, txikitatik ikasi du musika. Hala, Antzerki Musikaleko ikasketak egin zituen Madrilen.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
