Goenkale
22:15ean
Julenek bere aita bizirik dagoela jakingo du, gaur, 'Goenkale'n
Erredakzioa
Egoera hau ikusita, Erika bere semeari egia estaera behartuta dago. Bestalde, Garik bere gaztetako neska-lagunaren bisita jasoko du.
Julenen aita bizirik dagoela desestali du bere abokatuak, eta albiste honek egoera zailean uzten du Erika. Bere semeari egia esatera behartuta dago orain Erika.
Imanolek kaltetutako eraikina behera botatzeko agindua eman zuen. Hori dela eta kritikak jaso zituen, eta kargua uztea erabaki du. Kepa izango da Imanol karguan ordezkatuko duena. Nekanek, bestalde, borrokan jarraitzen du. Badaki Mitxelek Knadidori dena kontatu ziola, eta nagusiaren hitz onak gezurra direla ohartu da.
Garik bere gaztetako neska-lagunaren bisita jasoko du. Garik, ordea, ez daki bere neska-lagun ohiaren helburua Coralinarekin duen harremana etetea dela, hala adostu baiztuen Barbararekin.
Estherrek Kaieten epaiketan deklaratuko du. Baina berak esandako guztia ezeztatuko du Kaieten abokatuak. Ondorioz, kasua nahastea lortuko du Erikak eta Estherrek epaiketan eman zuten bertsioa lehenagotik adostuta zuela esanda. Kaiet eta bere abokatua pozarren daude epaiketaren ostean, baina Esther eta Erika lur jota geratuko dira.
Goenkaleren atal berriak, astelehen eta astearteetan, 22:15ean, ETB1en eta zuzenean, eitb.com-en bidez.