Goenkale
22:15ean
Julenek etxetik alde egingo du, gaur, 'Goenkale'n
Aita zein duen jakin ostean, Julen Bogan ezkutatuko da. Coralinarekin elizan ezkonduko dela esango die Garik bere gurasoei. Bestalde, Kepak Mireiarekin duen harremanarekin jarraitu nahi du.
Gezurraren uberan! da gaurko 'Goenkale'ko atalaren izena. Erikak Juleni egia aitortuko dio eta honek etxetik alde egingo du. Erika eta Manex oso arduratuta egongo dira ez baitute Julen aurkitzen. Baina Julen, Gariren laguntzarekin, Bogan ezkutatuko da.
Bestalde, Gariri gauzak ondo aterako zaizkio etxetik alde egin eta gero. Kepak kontratua egin eta soldata igotzeaz gain, etxe bat erosiko dio. Coralina pozez gainezka egongo da, Garik bere gurasoei elizan ezkonduko dela esan dielako.
Mireiarekin duen harremana eteteko asmorik ez du Kepak, baina egoerak gainez egingo dio Mireiari. Gainera, prentsaren galderek ez diote atsedenik emango.
Kandidorekin harreman egonkorra izan dezakeela sentituko du, lehen aldiz, Estherrek. Dena den, Nekanerekin jeloskor azalduko da, Kandido beti alboan duelako, eta bien artean zerbait berezia dagoela uste du.
Pertsonaia batzuk badoaz, beste askok jarraituko dute eta berriren bat ere agertuko da Arralden; Mitxeli txikitan tratu txarrak ematen zizkion gizona, besteak beste.
'Goenkale'ren atal berriak, astelehen eta astearteetan, 22:15ean, ETB1en eta eitb.com-en.