Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

Aurrerapena

Haur lapurtuak izan zitezkeela uste du Paskalek, gaur, 'Goenkale'n

EITB

EITB

Kandidok ezingo du Estherren desleialtasuna barkatu eta etxetik botako du. Bestalde, Maddik bere buruaz beste egingo duela esango dio Landerri, eta honek polizia-etxera joko du.

1:04

'Goenkale' saioaren aurreko zenbait ataletan ikusi dugunez, Paskalek bere ama biologikoa nor den edo nor izan zen jakin nahi du kosta ahala kosta, eta ezin du zalantza horrekin aurrera egin. Arantzak, ordea, ez du ulertzen bere anaiak egia ezagutzeko duen tema. Paskalek hainbat hausnarketa ditu buruan bueltaka, eta Arantza eta bera haur lapurtuak izan ziren susmoa du. Arantza asko haserretuko da Paskalekin.

Gainera, Esther Lukasekin oheratu zela jakin berri du Kandidok eta ezin dio desleialtasun honi aurre egin. Hori dela eta, bere neskalagun izan dena etxetik botako du eta hau aitarenera joango da. Dena den, Esther ez da eskuak gurutzaturik geratuko, eta Aliziarekin hitz egitera joango da; Kandidorekin duen harremana bukatu izanaren ardura leporatu dio Aliziari.

Bestalde, Julianek eskaini dion babesa eskertu nahi dio Lupek, eta etxez etxeko gosari berezia oparitu dio urtebetetze egunerako. Itxaso eta Fatima ahizpa aritzen dira etxez etxeko negozio honetan, eta, beste behin ere, Fatimak hanka sartuko du barru-barruraino.

Azkenik, Tania eta Lander jadanik ez daude batera, eta Alaznek hori aprobetxatuko du Facebooken duen profil faltsua (Maddi Arriaga) baliatuz bere lehengusuarekin ligatzeko. Hala ere, bere planarekin ere ez du arrakastarik izango eta ultimatum bat emango dio: "Suizidatzea erabaki diat". Landerrek ez du jakingo zer egin, eta polizia-etxera joko du.

Ez galdu 'Goenkale'ren hurrengo atala, gaur, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.