Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

Aurrerapena

Ezkutuko sentimenduak, Taniaren eta Hodeiren artean?

EITB

Anai-arreben arteko harremanak hobera egingo du, baina hurbiltasunak sentimendu intimo eta sekretuak azaleratuko ditu. Gaur, 22:25ean, ETB1en izango dugu ikusgai.

Hodeiren eta Taniaren arteko harremanean hobekuntza nabarituko da gaur, "Goenkale"n. Badirudi normaltasunera itzuliko direla anai-arrebak, baina, zenbaitetan, hurbiltasunak sentimendu intimoak eta sekretuak azaleratzen ditu. Musu bat tarteko, zer gertatuko ote da euren artean?

Amagoiaren kasuak beste bide bat hartuko du. Izan ere, Julianek, alabaren aholkuei jarraiki, aitortu egingo du Amagoiak viagra saltzen ziola ezkutuan. Kandido haserretu egingo da bai Estherrek bai Julianek egia ezkutatu diotelako, eta esango die isildu duten datu hori hilketa egiteko arrazoia izan daitekeela; egoerak, beraz, okerrera egingo du isiltasun horren eraginez. Albiste txar horren kontrapuntu bezala, Mireia eta Oliver etorriko dira bisitan, ezustean.

Olaia eta Paskal gero eta hobeto daude elkarrekin, eta harreman horrek sekretu izateari utziko dio, Arantxak elkarrekin ikusiko baititu. Harremanaren kontrako iritzia emango du, irmoki.

Fatima izugarrizko ezbeharra sortzeko zorian izango da. Bi garbigai nahasiko ditu, eta intoxikazioa eragingo du Arralden. Zorionez, ez da ondorio larririk izango, baina Itxaso nazkatuta dago, eta ez dago akats gehiago onartzeko prest.