Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

Datorren astelehenean ETB-1en

"Goenkale", aitortzak

I.M.

EITB

Bere amak Benantziorekin zuen argazki bat ikusiko du Aliciak eta azalpen eske arituko da.

Amarekin argazki batean ikusi eta gero Aliciak azalpenak eskatuko dizkio Benantziori. Honek bere aita dela aitortuko dio, baina Aliciak, suminduta, ez duela berarekin ezer jakin nahi esango dio.

Joana Abelen etxera joango da Unaik hil aurretikposta elektroniko bidez bidali zion mezua erakustera. Abel, oso harrituta,gertatutakoa Andoniri kontatzera joango da polizia-etxera, eta bigarrenautopsia bat egitea proposatuko dio, Unai benetan nola hil zen argitzeko.Aliciari eta Germani ere bisita egingo die, gertatutakoaren berri emateko etaagian Unai hil egin zutela esateko.

Germanek argazki batzuk ikusiko ditu. Andoniren kontrako atentatua egiteko erabili zuten lehergailua nork jarri zuen ikusten da bertan; Lukas agertzen da argazki horietan. Aztoratuta, German azalpen eske joango zaio semeari, eta familia lotsaraztea egotziko dio. Lukas ez da aitzakiarik jartzen ahaleginduko; maleta egin eta etxetik alde egingo du.

Aitor ez da fidatzen bere neskaren sentimenduez baina harek ideiak erabat argi dituela esango du. Dena den, Lukasekin dagoen momentuetan kea ateratzen da.

Nedaren arazoari koponbidea aurkituko dio Tximistak; Neda harekin eskontzea.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista