Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Talde Satorra dira

Nola moldatu dira kuadrilla arrosako lagunak maletarik gabe?

I.A.

Sokatiran galdu zutenez, Satorrak izan dira talde arrosako kideak Morgan. Jatorrek maletak kendu dizkiete, eta bertan zituzten gauza gutxi batzuk besterik ezin izan dituzte erabili asteburu guztian.

"Gu Ta Gutarrak"en aurreko saioan ikusi genuenez, talde arrosako kideek galdu egin zuten sokatiran, eta, beraz, Satorrak izan dira Morgako aterpetxean. Ohi bezala, ondorioak ekarri dizkie horrek Satorrei: Jatorrek maletak kendu dizkiete. Poltsa txiki banatan sartzen zitzaizkien gauzak besterik ezin zituzten erabili asteburuan.

Talde arrosakoak argi ibili dira, eta, poltsak betetzeaz gain, hainbat arropa jantzi dituzte. Soinean hainbeste jantzi izanda, ia ezin mugituta ibili dira. Kuadrilla urdinekoei ez zaie ideia hori gustatu, eta, ondorioz, 4 gauza kendu dizkiote bakoitzari.

Arrosek aurreratu dutenez, mendekua egongo da!