Gu Ta Gutarrak
Asteko txutxu-mutxua
Oier eta Araitz, lagunak ala zerbait gehiago?
Bi lehiakide hauek oso ondo eramaten dira, eta badirudi, euren artean adiskidetasuna baino zerbait gehiago piztu dela.
'Gu Ta Gutarrak' saioko Oierren eta Araitzen arteko harremana izan da astelehen honetako txutxu-mutxu nagusia Morgako aterpetxean. Gutarren ustez, maitasuna dago bi lehiakide hauen artean.
Elkarri nola begiratzen dioten ikusita, lagun arteko harremana baino zerbait gehiago dagoela ematen du, batez ere, Araitzek Oierri nola begiratzen dion ikusita. Bien arteko harremana jokoa den ala ez galdetu diote Araitzi eta "ez dela joko bat? adierazi du. Oirrek, aldiz, jokoa ez dela dio, "ez baita ezer hasi".
Dena oso polito joan da bi lehiakide hauen artean, baina bapatean, Oierrek, kanpoan beste neska bat ezagutzen ari dela esan du! Txurruk informazio hau platoan zergatik eman ez duen galdetu dio Oierri, eta honek, oraindik neska horrekin hasten ari dela eta horregatik ezer ez duela esan, adierazi du. Neska Durangokoa dela ere gaineratu du Oierrek. Honek guztiak, ez dio graziarik egin Araitzi. Gainera, Oierrek dioena gezurra dela uste du.
Honen guztiaren gainean, Aitzolek mezu bat utzi dio Araitzi: "Oierrekin zerbait nahi baduzu, argia izan eta gauzak argi esan". Baina Lemoako lehiakideak Oierri ere beste mezu bat bidali dio, honakoa esanez: "Oier, argitzen ez bazara, kendu egingo dizute!".
Oierrek esandakoaren ondoren, Araitzek berarekin hitz egitea erabakitzen du. Durangoko neskarekin oraindik ezer ez daukala, eta ezagutzen ari direla esan dio Oierrek Araitzi. Jarraian, Gabonak Durangoko neskarekin pasa nahi dituela aitortu die Oierrek gutarrei.
Morgako aterpetxean iritzi ezberdinak daude gai honen inguruan. Naomiren ustez, Oierrek Durangoko neskaz dioena "egia izan daiteke, baina Oierrek estrategia moduan erabili dezake Araitz ez mintzeko". Txurruk, bestalde, bi hauek "hasieratik kimika izan dutela" gaineratu du, eta "Oierri Araitz pixka bat gustatzen zaiola" esan du Aitorrek. Olatzek, aldiz, iritzi hau dauka Araitzen eta Oierren arteko harremanaz: "Oierrek nahi duena esango du, baina bi hauen artean zerbait arraroa dagoela argi dago".
Oraindik, istorio hau ez da bukatu eta hurrengo ataletan ikusiko dugu Oierren eta Araitzen harremanak zein norabide hartzen duen.