Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

21:15ean

'Gu ta Gutarrak'en bigarren denboraldia hasiko da gaur

A.E.

EiTB

Lehiakideen artean, baserritar bat, judoka bat, pilotari bat, motorrak eta kotxe garestiak gustuko dituen gazte bat, DJ bat, emergentzietako teknikari bat eta cross-fiteko kirolari bat daude.

0:20

Gaur, 'Gu ta gutarrak' saioaren bigarren denboraldia estreinatuko da ETB1en, Julen Telleriaren eskutik. Lehiakide berriak izango ditu saioak; casting berezi bat gainditu dutenen artean aukeratutakoak, hain zuzen ere. Euskal Herriko txoko desberdinetatik datozen 18 eta 25 urte bitarteko gazteek hartuko dute parte bigarren edizio honetan, baina baliteke sorpresaren bat ere egotea.

Eneko Egimendia, Jon Beitia, Jon Urbieta, Leire Zubizarreta, Ager Muruaga, Edurne Sueskun, Iñaki Lekuona, Amaiur Arana, Maider Salaberria eta Nahiara Cerro izango dira lehiakideak. Horien artean, bestek beste, baserritar gazte bat, Espainiako judoko eta borroka libreko txapeldun bat, pilotari bat, motorrak eta kotxe garestiak gustuko dituen gazte bat, DJ bat, emergentzietako teknikari bat eta cross-fit modalitateko kirolari bat aurkituko ditugu.

Horiekin batera, orain arte kuxkuxero lanetan ibilitako Amaia Puertasek eta Nakor Markezek jarraituko dute, baina sorpresak eta kolaboratzaile berriak egongo dira.

Saioak ez ditu ahaztuko lehenengo edizioan parte hartu zuten gutarrak, eta tarteka horiek ere izango dira platoan. Zein helbururekin etorriko dira gutar ohiak 'Gu ta gutarrak'eko bigarren ediziora? Astelehenetik aurrera jakingo da hori guztia.

Aurreko gutarrak bezala, berriak ere Morgako aterpetxera joango dira asteburu-pasa, elkarrekin bizitzera. Esperientzia berri bat bizitzeko, telebista gertutik ezagutzeko, lagun berriak egiteko eta, sortzen bada, maitasunari eusteko prest agertu dira lehiakideak.

Lehiakide horietatik aterako da Euskal Herriko 'Gu ta gutarrak' saioko bigarren kuadrilla jatorrena.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena