Gu Ta Gutarrak
'GU TA GUTARRAK'
Urbieta talde urdinean izango da eta Ainara, arrosan
EITB
EITB
Jatortasun-test bat eginda aukeratu dituzte bi taldeek Urbietaren eta Ainararen taldeak zeintzuk izango ziren. Testa bukatzean, jatorrek Ainara aukeratu dute eta satorrek, Urbieta.
'Gu ta gutarrak' saioko aurreko saioaren ikusi genuen bezala, Amaiur eta Maider salbatu zituzten talde urdineko eta arrosako kideek. Hala ere, berrikuntza txikia ikusi genuen; izan ere, salbatutako bi gutarrak euren taldeetara itzuli beharrean, kontrako kuadrillara joan ziren.
Bestalde, Amaiur eta Maider salbatuta, Urbieta eta Nahiara gelditu ziren arriskuan. Azkenean, bi taldeen artean Nahiara kanporatzea erabaki zuten eta beraz, Urbieta zen arriskuan geratu zen gutar bakarra. Saioa bukatzean kuadrillaz aldatzea gustatuko litzaiokela esan zuen Urbietak.
Azkenik, Nahiararen ordez, lehiakide berri bat sartu zen Julen Telleriak gidatzen duen saioan: Ainara Fuertes. Azken saioan aurkeztu besterik ez zuten egin eta Morgan erabaki behar zuten zein taldetan egon behar zuen.
Urbietak esandakoa eta gutar berria sartu zela kontuan hartuta, asteburua igarotzeko Morgara iritsi direnean jatortasun test bat eginda erabaki dute bai Urbieta bai Ainara zein kuadrillatan egongo diren. Jatorrek (arrosak) Ainara aukeratu dute euren taldean izateko eta urdinek, berriz, Urbieta; beraz, azkenean, honela geratu dira taldeak:
-Talde arrosa: Txurru(gutarburua), Edurne, Beitia, Leku (jatorrena), Amaiur eta Ainara.
-Talde urdina: Irantzu (gutarburua), Eneko, Ager, Leire (jatorrena), Maider eta Urbieta.
Hau guztia eta askoz gehiago, 'Gu ta gutarrak' saioan, 21:00etatik aurrera, ETB1en.