Gu Ta Gutarrak
GU TA GUTARRAK
Txurruk ala Irantzuk? Gutarburu batek saioa utziko du gaur
EITB
EITB
Gutarburu batek agur esango digu 'Gu ta gutarrak' saioan. Baina nor izango da? Txurru ala Irantzu? Zein da erabakia hartzera bultzatu duen arrazoia?
Ostiral honetan, 'Gu ta gutarrak' saioa emozioz beterik dator, gutarburu batek agur esango baitio saioari.
Baina, zein izango da gutarburu hori? Irantzu ala Txurru? Bietako baten azken eguna izango da ostiraleko saioa. Kuadrilla arrosak ala urdinak? Zeinek agurtuko du bere gutarburua? Gogoratu Irantzu kuadrilla urdineko gutarburua dela eta Txurru, berriz, kuadrilla arrosakoa. Zein kuadrilla geratuko da gutarburu gabe?
Zerk eraman du gutarburu bat erabaki hori hartzera? Nola erantzungo dute gainerako gutarrek albiste honen aurrean? Nork hartuko du Txurruk edo Irantzuk libre utziko duen gutarburu aulkia?
Gutarburuaren agurrarekin hunkituta, platoan sorpresak eta malkoak izango dira nagusi.
Galdera hauei guztiei ostiral honetan emango diegu erantzuna, 'Gu ta gutarrak' saioan, 21:00etatik aurrera, ETB1en.