Gu Ta Gutarrak
GU TA GUTARRAK
Ainara kanporatu dute, eta Margaret izango da gutar berria!
EITB
EITB
Ager, Ainara eta Beitia izan dira arriskuan zeuden gutarrak eta bi taldeetako lehiakideek Ainara kaleratzea erabaki dute. Berak utzi duen tokia Lazkaoko Margaretek beteko du aurrerantzean.
'Gu ta gutarrak' saioaren aurreko atalean, talde arrosak Eneko salbatu zuen; oraingoan, ordea, kuadrilla urdineko gutarrek Edurne salbatu dute. Beraz, hiru izan dira bi taldeetan arriskuan zeuden gutarrak: talde urdineko Ager eta Ainara, eta talde arrosako Beitia.
Amaiurrek Beitiari eman dio botoa, baina bi taldeetako gainontzeko gutar guztiek Ainarari eman diote. Honenbestez, argi geratu da Ainarak saioa utzi behar izan duela. Oso gustora egon den arren, saioa bukatzeko gogoekin ere bazegoela aitortu du Ainarak. Dena dela, joan aurretik eginkizun garrantzitsua izan du aurretik: boto beltza. Nori eman dio?
Margaret, gutar berria
Ohikoa denez, gutar batek alde egiten duenean beste batek hartzen du bere lekua, eta, oraingoan ere, horrela izan da. Ainarak utzi duen tokia Margaret gazteak (Marga edo Margari ere deitzen diote) beteko du aurrerantzean. Ekuadorren jaioa, lazkaotar gutar honek 18 urte ditu eta triste egoten ez dakiela aitortu digu.