Gu Ta Gutarrak
'GU TA GUTARRAK'
Talde urdinak Margaret jarri du arriskuan
EITB
EITB
Bere taldeko gutar guztien botoak jaso ditu lazkaotarrak eta, beraz, Edurnerekin batera, Margaret da kuadrilla urdinaren eserleku gorrian jesarri den gutarra.
'Gu ta gutarrak' saioaren aurreko atalean Amaiur izan zen kuadrilla arrosako gutarrek aho batez izendatu zuten lehiakidea. Gaurkoan, ordea, kuadrilla urdineko bigarren kide bat arriskuan jartzeko txanda izan da.
Ainararen boto beltza jaso zuen Edurnek aurreko astean eta, dagoeneko arriskuan dagoenez, ezin izan dute bere izena eman; Aitor gutarburua denez, babestuta egon da; azkenik, Ager jatorrena da eta ezin izan du izendapenik jaso. Beraz, aukera nahiko murritzak izan dituzte talde urdinean gutarrek: Leire, Ibai edo Margaret. Hiruren artean bat aukeratu behar izan dute gainontzeko eta horrela eman dituzte beraien botoak:
Aitor: Marga
Ager: Marga
Margaret: Ibai
Leire: Marga
Edurne: Marga
Ibai: Marga
Bere taldekide guztien botoak jaso ditu azkena sartu den gutarrak, bost, alegia. Beraz, Margaret da talde urdinaren aulki gorrian jesarri den gutarra. Lazkaotarrak esan duenaren arabera, saioa bukaera aldean dagoenez, emaitza espero zuen eta argi zeukan bera aterako zela.