Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

GU TA GUTARRAK

Margaret, kalera; Eli, barrura berriz ere!

L.A.

EITB

Bigarren edizioaren azken fasean sartu da, eta gaurko saioan erabaki garrantzitsuak hartu dituzte: Edurne salbatu dute; Margaret kanporatu dute; eta, azkenik, Eliri bigarren aukera eman diote.

7:15

'Gu ta Gutarrak' saioaren bigarren edizioaren azken fasea martxan da. Finala ate joka dator, eta erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzte gutarrek finalari begira.

Edurne salbatu dute

Erabaki garrantzitsu horietako bat saioaren hasieran hartu behar izan dute: arriskuan zeuden bost gutarretatik bat salbatu. Talde arrosan Edurne eta Amaiur egon dira arriskuan; urdinean, aldiz, Margaret, Iker eta Ibai. Bi taldeen artean bost hauetatik nor salbatu aukeratu behar izan dute, eta Edurnek jaso ditu boto gehien eta, beraz, arriskutik kanpo geratu da.

Margaret, kalera

Gutarrek Edurne salbatu ostean, beraz, arriskuan jarraitzen zuten lau lehiakideen artean saioa betiko utziko zuen beste gutar bat aukeratu behar izan dute: Amaiur, Margaret, Iker eta Ibai. Hala ere, bozkatzeko-sistema ezberdina izan da oraingoan: gainontzeko gutarrek hautu hau egin beharrean, lau izendatuen artean egin dute bozketa. Era honetan, Amaiur, Iker eta Ibairen botoak jaso dituenez Margak utzi behar izan du saioa, eta beste hirurak arriskutik kanpo daude.

Dena den, saioa azken fasean murgilduta da dagoeneko, eta ezer ez da berdin izango. Hori dela eta, hemendik aurrera kanporatzen duten gutarrak eginkizun garrantzitsua eta erabakiorra izango du aurrerantzean: orain arte bezala izen bat idatziko du gutun-azal batean. Alabaina, orain bi aukera izango dituzte kaleratuek: izen hori gutun-azal beltzan idatzi eta norbait zuzenean arriskuan jarri edo, bestela, izena zurian idatzi eta lagun hori arriskutik kanpo geratuko litzateke. Beraz, boto zuria ala beltza aukeratuko du Margak? Erantzuna, hurrengo saioetan ikusiko dugu.

Bigarren aukera Elirentzat

Azken fase honetan, edizio hau bukatu bitartean behintzat, ez da gutar berririk sartuko. Hala ere, bigarren aukera eman zaio gutar bati gaurko saioan.

Bigarren edizio honetan kaleratutako lehiakideen artean aukeratu behar izan dute gainontzeko gutarrek saiora berriz itzultzeko aukera hori nori eman. Jon Urbietak eta Maiderrek aukera honi uko egin diote eta, beraz, Nahiara, Eli, Ainara eta Margaret izan dira hautagaiak. Bozketan Ainarak eta Elik jaso dituzte boto gehien, baina gutar batentzako tokia besterik ez denez izan, erronkan erabaki dute toki hori beteko duenaren izena. Azkenean, Billabonakoak irabazi du eta, hortaz, Eli da bigarren aukera izango duen gutarra.

Saio berezia

'Gu ta Gutarrak' 100. saio bete ditu: 100 gau, ehunka kontu? Hori ospatzeko, sorpresaz beteriko saio berezia eskaini digute ostegun honetan.

Izan ere, Korrikaren 19. edizioa hasi da dagoeneko, eta gutarrek ere euskararekin bat egin nahi izan dute. Lehenengo edizioko kuadrilla jatorrena eta bigarren edizioetako gutarrak bildu dira platoan eta erronka berezia egin dute: edizio bakoitzeko gutarrak talde bitan banatuta, zinta baten gainean korrika egin dute. Azkenean, bigarren denboraldi honetako gutarrek lehenengokoek baino kilometro gehiago egitea lortu dutenez, eurak izango dira Korrikan lekukoa eramango dutenak. Zehatzago izateko, Lekuk eramango du Korrikaren lekukoa martxoaren 22an gutar guztiek Donostian egingo duten kilometroan.

Honez gain, San Jose eguna zela-eta, aitaren eguna ere ospatu dute platoan, eta aita guzti-guztiei omenaldi txikia egin nahi izan diete. Horretarako, Aitorren aita, Gabi, aita gzutien ordezkari platora gonbidatu dute  eta bien arteko harremanaz hitz egin dute. Gainontzeko gutarrek ere beraien aitari buruz hitz egiteko aukera izan dugu.