Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Kuadrilla jatorrenak

Leire Zubizarretak bere kuadrilla jatorrena aukeratu du

'Gu Ta Gutarrak'en 2. denboraldiaren finala gertu dagoela eta, taldekide guztiek euren kuadrilla jatorrena aukeratu beharko dute. Leire izan da lehenengoa lan horretan!

Leire Zubizarretari egokitu zaio lehen kuadrilla jatorrena aukeratzea. 'Gu Ta Gutarrak' saioaren bigarren denboraldia amaierara iristen ari da. Hori dela eta, lagun jatorrenak aukeratzeko eskatuko diete lehiakide guztiei.

Lan horretan lehenengoa Leire Zubizarreta añorgarra izan da. Lau lagun aukeratu behar izan ditu, eta, bere ustez, hauek dira jatorrenak: Eneko, Edurne, Beitia eta Ager. Eneko eta Ager talde urdinean izan ditu, eta bere babesik handiena izan direla esan du; Beitiak alaitasuna ekarri omen du Morgara, eta Edurne lehendik ere ezagutzen zuen, eta esperientzia honek gehiago elkartu omen ditu. Horiek izan dira donostiarrak emandako arrazoiak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista