Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

GU TA GUTARRAK

Arrosek Iker jarri dute arriskuan

L.A | EITB.EUS

EITB

Iker jarri du arriskuan talde arrosak, eta finalean zortzi gutarrentzako lekua besterik ez dagoenez, berriztarra finaletik kanpo geratzeko arriskuan dago orain.

3:25

'Gu ta gutarrak' saioa finalerako bidea egiten ari da poliki-poliki. Zortzi gutarrentzako tokia besterik ez dago finalean; hori dela eta, gutarrak arriskuan jartzen hasi dira berriz ere, eta gaurkoan talde arrosaren txanda izan da.

Erabaki zaila izan da taldearentzat; izan ere, orain arte Amaiur aukeratzen zuten ia beti. Alabaina, aurreko saioan, Margareten boto zuriari esker, Amaiur finalera igaro zen zuzenean eta salbu dago aurrerantzean; beraz, Hernialdekoa izendapenetatik kanpo geratu da. Irantzu ere, gutarburu denez, salbu dago. Honenbestez, aukerak ondorengoak izan dira: Leku, Eneko, Beitia eta Iker.

Amaiurrek Lekuri eman dio botoa, eta Ikerrek, Enekori; gainerakoak, lau, Ikerrentzat izan dira. Beraz, Iker da talde arrosak arriskuan jarri duen gutarra.