Gu Ta Gutarrak
21:20an
'Gu Ta Gutarrak' saioaren final handia, gaur gauean, ETB1en
EITB.EUS
EITB
Euskal Herriko kuadrilla jatorrena, gutar jatorretan jatorrena eta gutarbururik onena zeintzuk diren ezagutzeaz gain, beste hainbat sorpresa izango dira finalaren gau berezi honetan.
Gaur izango da 'Gu Ta Gutarrak' saioaren bigarren denboraldiko final handia. Sorpresaz beteriko gau berezia izango da gure gutarrentzat. Izan ere, edizio honetako lehiakideez gain, horien jarraitzaileak, senideak eta lagunak ere izango dira platoan.
Ikusgarria, hunkigarria eta emozioz beteriko gala izango da, eta ohikoa baino luzeagoa. Gainera, gala berezi horretan jakingo dugu zein den Euskal Herriko kuadrilla jatorrena, baita gutar jatorretan jatorrena ere, eitb.eus-eko erabiltzaileek emandako botoen arabera. Edizio honetan txapela buruan izan duten gutarren artean aukeratzen ibili dira hainbat egunetan eitb.eus-eko erabiltzaileak, gogokoen dutenari botoa ematen. Bozketaren emaitza, ikusleen iritziz jatorretan jatorrena nor den, apirilaren 8ko galan jakingo dugu.
Jendearen iritziz gutarbururik jatorrena nor izan den ere gaur jakingo dugu. Txurruren, Aitorren edota Irantzuren aldeko botoa eman ahal izan dute webgunean ?Gu Ta Gutarrak? saioko jarraitzaileek.
Finalerako espresuki prestatutako erronka bereziei aurre egin beharko diete gutarrek, eta hilabete hauetan bai Morgan bai platoan bizi izan dituzten unerik hunkigarrienak, dibertigarrienak eta berezienak gogoratuko dituzte. Honez gain, gauari umorea 'Zuek Hor!!' saioko Paulinok jarriko dio.
Azkenik, aurreko bi edizioetan, gutarrak hiru hilabetez asteburu-pasa Morgan izan badira ere, tokia aldatu eta beste aterpetxe bat ezagutuko dugu hurrengoan. Euskal Herriko zein tokitan izango ote da? Erantzuna finalean jakingo dugu.
Gaur, 21:20an, beraz, ez galdu Julen Telleriak ETB1en aurkezten duen 'Gu Ta Gutarrak' saioaren bigarren aroaren final handia!