Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

GU TA GUTARRAK

Beitia jarri dute arriskuan!

L.A. | EITB.EUS

EITB

Talde urdinak jarri behar izan du arriskuan talde arrosako gutar bat. Berdinketa hirukoitza izan da Lekuren, Enekoren eta Beitiaren artean, eta, azkenean, kuxkuxeroek Beitia izendatzea erabaki dute.

7:18

Talde arrosako gutarrek Iker jarri zuten arriskuan aurreko asteko 'Gu ta gutarrak' saioan; urdinekoek, ordea, Eli. Finala gero eta gertuago dago, eta, beraz, beste gutar bat jarri behar izan dute arriskuan kuadrilla arrosan.

Irantzu gutarburua da, Iker arriskuan dago jada eta Amaiur, finalean. Honenbestez, hiru aukera daude bakarrik: Leku, Beitia edo Eneko. Hala ere, talde urdinak jarri behar izan du arriskuan beste taldeko gutarra.

Eli: Eneko

Ager: Leku

Edurne: Eneko

Ibai: Beitia

Leire: Leku

Aitor: Beitia

Bina izendapenekin, berdinketa hirukoitza izan da, beraz, Lekuren, Enekoren eta Beitiaren artean. Hori dela eta, Amaia eta Nakor izan dira hiru horien arteko bat aukeratzeko arduradunak. Erabaki zaila izan dela onartu dute kuxkuxeroek, baina izen bat eman behar, eta Beitia aukeratu dute azkenean.

Oraingoz, Eneko eta Leku izango dira finalean, Amaiurrekin batera; Eli, Iker eta Beitia, berriz, arriskuan daude.