Gu Ta Gutarrak
GU TA GUTARRAK
Ibai jarri dute arriskuan arrosek
L.A. | EITB.EUS
EITB
Talde arrosak Ibai aukeratu dute Elirekin batera eserleku gorrian jesartzeko. Honenbestez, lau dira finaletik kanpo geratzeko arriskuan dauden gutarrak: Eli, Ibai, Beitia eta Iker.
Aurreko 'Gu ta gutarrak' saioan, talde urdineko gutarrek kuadrilla arrosako Beitia jarri zuten arriskuan; gaurkoan, ordea, alderantziz izan da, eta arrosek talde urdineko gutar bat izendatu behar izan dute eserleku gorrian jesartzeko.
Aitor gutarburua da, eta Eli arriskuan dago jada. Honenbestez, lau aukera izan dituzte: Leire, Edurne, Ager ala Ibai.
Amaiur: Leire
Beitia: Ibai
Leku: Leire
Iker: Ibai
Eneko: Ibai
Irantzu: Ibai
Amaiurrek eta Lekuk Leire izendatu dute; Beitiak, Ikerrek, Enekok eta Irantzuk, ordea, Ibai. Beraz, lau botorekin, Ibai da talde arrosak arriskuan jarri duen gutarra.
Honenbestez, talde urdinean, Eli eta Ibai daude arriskuan, eta arrosan, Iker eta Beitia. Final handian, berriz, talde arrosako Eneko, Leku eta Amaiur daude; talde urdinean, Leire, Ager eta Edurne.
Dena dela, finala geroz eta hurbilago dago, eta ez dago gutar guztientzat tokirik; izan ere, bi gutar finaletik kanpo geratuko dira. Zeintzuk izango ote dira?