Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Gaztedi Sokatira Taldea, gaur gauean, 'Gure Kasa' saioan

Nesken taldeak goma gaineko munduko txapelketa irabazi du Txinan.

Gaur gauean, Euskal Telebistako 'Gure Kasa' saioan, Gaztedi sokatira taldeko neskak hartuko dituzte gonbidatu nagusi. Goma Gaineko munduko txapelketa irabazi dute Txinan. Irati Anda beraiekin entrenatzen izan da. Nola moldatu ote da? ETB1eko platoan erronka berezia biziko dute, Gaztedi taldea 'Gure kasa'ko lan-taldearen kontra.

Bestalde, Iban Garciak ariketa fisikoa egingo du baita ere. Maite Azpiazurekin, bere amarekin dantzan ibiliko zaigu kolaboratzailea. Gainera, Ion Astiazaranek  sagardotegi plana egingo du Austriako hiru lagunekin, zer diren erakusteko asmoarekin. Astigarragako Oialume zar sagardotegian izango dira.

Ez ezazu galdu 'Gure Kasa', gaur, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.