Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:45ean

Korrikaren inguruko 'Gure Kasa' berezia, gaur gauean, zuzenean Gernikatik

EiTB

Nahiara Gagok korrika egingo du programako kilometroa Iban Garcia, Onintza Enbeita, Maddalen Arzallus, Iñigo Vicens, Jon Gotzon Aldaparena, Jon Garate, Aitor Frantsesena eta Asisko Urmenetarekin.

  • Korrikaren inguruko 'Gure Kasa' berezia zuzenean Gernikatik

    Korrikaren inguruko 'Gure Kasa' berezia zuzenean Gernikatik

Korrikaren inguruko 'Gure Kasa' berezia izango da gaur gauean, Gernikatik. Julen eta Antton Telleriak Korrikarekin harreman zuzena duten gonbidatu bereziak izango dituzte platoan: Xabier Amuriza, Miren Amuriza, Niko Etxart, Joxe Mari Agirretxe, Mertxe Rodriguez eta Korrikako ordezkariak, besteak beste.

Halaber, Korrikak Bilbo hirian osatuko duen ibilbideko hainbat pasarte erakutsiko ditu Nahiara Gagok: EiTBko lankideen kilometroa, Athletic futbol taldeko ordezkariena… Astean zehar Korrika pasatzen den Euskal Herriko hainbat txokotan grabatutako erreportajeak ere erakutsiko ditu. Berebat, korrikan ikusiko dugu zuzenean, programako zenbait kolaboratzailerekin batera (Iban Garcia, Onintza Enbeita, Maddalen Arzallus, Iñigo Vicens, Jon Gotzon Aldaparena, Jon Garate, Aitor Frantsesena eta Asisko Urmeneta), 'Gure Kasa'k erosi duen kilometroa egiten. Protagonista horiek guztiak batuko zaizkio ondoren Nerea Aliasi Gernika erdialdean kokatutako estudio mugikorrera. Bertara hurbiltzen diren ikusleekin batera, ikuskizun paregabea egingo dute zuzen-zuzenean. Horrez gainera, Hitzen zaindaria tartea Gernikan grabatu du Maddalen Arzallusek, bertako hitz eta esaera zaharrak berreskuratzeko.

'Gure Kasa' 21:45ean izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.