Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:15ean

Julio Soto gonbidatu, gaur gauean, 'Gure Kasa' saioan

EiTB

Egungo Nafarroako bertsolari txapeldunarekin arituko dira hizketan Telleria anaiak eta Zuriñe oraingo honetan.

  • Julio Soto bertsolaria

    Julio Soto bertsolaria. Argazkia: EiTB

Julio Soto egungo Nafarroako bertsolari txapelduna hartuko dute Telleria anaiek eta Zuriñek gaur gauean 'Gure Kasa'ko platoan. Guztira, bost aldiz irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketa Juliok: 2010, 2011, 2015, 2017 eta 2019an. Horrez gain, hirutan parte hartu du Bertsolari Txapelketa Nagusian. Luze eta zabal ariko da bere bertso ibilbide luzeaz, eta alderdirik pertsonalena ere agertuko du.

Jon Garatek 'Gure Kasa'ko bertso txapelketa antolatu du kalean, Nahiara Gagok artxiboa astinduko du, eta, egunero bezala, "galdera marroia" ere prest izango dute gonbidatuarentzat.

Iban García Iruñean izan da, Taxoaren, Jagoba Arrasate Osasuna futbol taldeko entrenatzaileari gonbidapena ematen. Aitor Frantsesenak eta Marta Elvirak, berriz, Leire Esnal zumaiarra ezagutu dute. Euskadiko txapelduna da pala egokituan, baita Realeko Genuine jokalaria ere.

'Gure Kasa' 21:15etik aurrera izaten da ikusgai, astelehenetik ostegunera, ETB1en eta eitb.eus-en.