Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:00etan

'Harria' ikuskizuneko hiru protagonistak, gaur gauean, 'Gure Kasa'n

EiTB

Egitasmoaren arrakastaz mintzatuko dira Julen eta Antton Telleria Iñaki Palacios, Iñaki Perurena eta Josu Sanchezekin.

  • Iñaki Perurena, 'Harria' ikuskizunaren bideoklipean

    Iñaki Perurena, 'Harria' ikuskizunaren bideoklipean. Bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, ikuskizun arrakastatsu bateko kideak etorriko dira 'Gure Kasa' saiora: Harria ikuskizuneko Iñaki Palacios, Iñaki Perurena eta Josu Sanchez. Sormen lan honek musika, dantza eta poesia uztartzen ditu. Proiektu berri honen nondik norakoen inguruan hitz egingo dute gonbidatuekin, baita horrekin plazaratuko duten izen bereko diskoaren inguruan ere. Lan honetan, Iñaki Perurena da poesiaren arduraduna, Iñaki Palacios musikarena, eta Josu Sanchez, berriz, dantzaz arduratu da. Gainera, hirukotearen eskutik, ikuskizun berriko zati batez gozatzeko aukera izango dugu. 

Maddalen Arzallusen eta Jon Garateren tarteekin osatuko da programa: Doinu kaxa eta Goenkalek esana. 

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.