Gure Kasa
21:00etan
Mariasun Landa izango da gaurko gonbidatua 'Gure Kasa'n
EiTB
Errenteriako idazlearen ibilbidea errepasatuko dute, baita euskal literaturaren egoera ere.
-
Mariasun Landa. EiTBren bideo batetik hartutako irudia
Gaur gauean, haur eta gazte literaturako euskal idazlerik garrantzitsuenetako bat izango da 'Gure Kasa' saioan gonbidatu: Mariasun Landa. 40 liburu baino gehiago idatzi ditu idazle errenteriarrak, eta bere liburuak hamabost hizkuntzatara baino gehiagotara itzuli dituzte. Lan horiek direla eta, Espainiako Haur eta Gazte Literaturako Saria, Lizardi Saria eta Euskadi Saria irabazi ditu, besteak beste. Saioan, Mariasunen ibilbide profesionala errepasatuko dute, baita euskal literaturaren egoera ere.
Halaber, bi kolaboratzaile izango dira platoan: Marta Elvira eta Maddalen Arzallus. Marta Errenteriara joan da Mariasunen gertukoekin potilleatzera. Maddalen Arzallus, berriz, Zarautzera joan da, abestien zaindari lanetan, haurren abestien bila. Gainera, Jon Garate Donostiako kaleetan ibili da euskaldunon idazle gaitasuna proban jartzeko asmoz.
'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 21:00etan.


