Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:00etan

Arritxu Iribar eta Ana Ramos kirol kazetariak, gaur gauean, "Gure Kasa"n

EiTB

EiTBko hedabideetako kirol kazetariek emango diote amaiera "Gure Kasa"ren Emakumeen aste bereziari.

  • Arritxu Iribar eta Ana Ramos "Gure Kasa"n gonbidatu

    Arritxu Iribar eta Ana Ramos "Gure Kasa"n gonbidatu. EiTBko bideo batetik lortutako irudia

"Gure Kasa"ren Emakumeen aste berezia bukatzeko, gaur gauean, bi gonbidatu izango dituzte, bi kirol kazetari, hain zuzen ere: Euskadi Irratiko Arritxu Iribar eta ETBko Ana Ramos.

Kirola izango da saioaren ardatza eta Aspaldiko atalean, Espainiar Estatuan sortu zen lehenengo emakume txirrindulari taldean aritu zen emakume bat elkarrizketatu du Joseba Belokik: Josune Gorostidi da. Orbea izan zen emakumezkoen lehenengo taldea, eta bertako bost txirrindulariak euskaldunak ziren.

"Gure Kasa" astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.