Itxi

Gutariko Bat

Gutariko Bat

Gutariko Bat

22:15ean

Reyes arraunlari izango da gaurko 'Gutariko Bat' saioan

A.H. | EITB

Reyes Prados arraun munduan murgilduko da, eta horretarako, arraun talde ezberdinekin arituko da.

0:21

Reyes Pradosek arraun mundua ezagutu nahi izango du gaurko 'Gutariko Bat' saioan, eta horretarako, hainbat arraun talderekin arituko da haien sekretuak gertu gertutik ezagutzeko asmoarekin.

Orion hasiko du bere abentura berria. Bai oriotarrek zein kanpotarrek ere Orioko bandera nola bizi duten ikusiko du bertatik bertara, eta afizio ezberdinetako zaleen arteko harreman berezia bere azalean biziko du.

Horrez gain, Hondarribia, Donibane eta Kaikuko arraunlariekin gogoz entrenatuko du, eta ondo baino hobeto jabetuko da arraunlarien bizitza gogorraz: udako oporrik gabe eta eguneroko entrenamenduekin.

'Gutariko Bat' gaur izango da ikusgai 22:15etik aurrera ETB1en.