Itxi

Harian

22:25ean

'Harian' saioaren atal bikoitza, gaur, ETB1en

A.H.

EITB

'Euskal Gourmetak' Euskal Herriko turismoa eta gastronomiaren arteko harremanaz arituko da, eta ondoren, 'Asiako Liztorra' atalean, Txinatik etorritako liztor espezie honen arriskuak azalduko dituzte.

0:34

'Harian' erreportaje saioaren atal bikoitza eskainiko du gaur ETB1ek. Oihane Mateosek aurkeztuta, elkarren artean oso ezberdinak diren bi erreportaje emitituko dira: 'Euskal Gourmetak', turismoa eta gastronomiaren inguruan, eta ondoren 'Asiako Liztorrak', Txinatik etorritako espezie honen arriskuak azalduko dituen atala.

'Euskal Gourmetak'

Euskal Herriaren kasuan, turismoak eta gastronomiak oso harreman estua dute, eta 'Harian'eko taldekideek euskal probintzietan zehar ibili dira lurralde bakoitzeko produktu esanguratsuei erreparatzeko.

Horrela. Getariako ilarrak ezagutuko dituzte Jaime Burgañaren eskutik; Nafarroako Patxarana dastatuko dute; Eguiguren Ugarte upategiak bisitatuko dituzte Laguardia-Biasterin, Arabako ardoaz gozatzeko; eta Getxoko Zuricalday gozotegian izango dira Bizkaian horren ospetsua den gurin opila ezagutzeko. Horrez gain, Ordiziako gazta irabazlearen egin dutenekin izango dira, Zeanuriko Jon Etxebarria eta Puy Arrieta.

'Asiako Liztorra'

Egur kargamentu batekin batera, Txinatik Bordelera heldu zen Asiako liztorra. Erleak jaten ditu, eta izugarrizko sarraskiak sortzen ditu erlauntzetan. Euskal Autonomi Erkidegoko eta Nafarroako hainbat tokitara hedatu da, eta haren presentziak arrisku bizian jartzen du erle autoktonoaren biziraupena.

Liztorraren hedapenak sortu duen arazoa aztertzeko, hainbat adituekin izango da 'Harian'eko lantaldea. Horien artean, Julian Urkiola, Gipuzkoako Erlezain Elkarteko Presidentea; Eva Ugarte, biologoa eta Neikerreko Nekazaritza Berrikuntza Unitateko arduraduna; Javi Larrinaga, bizkaitar erlezaina; Egoitz Galarza, albaitaria eta erlezaina; eta Marijo Garcia, Hernaniko Udaleko herri babeserako teknikaria.

'Harian' gaur emitituko da, 22:25etik aurrera ETB1en.