Herri People
23:15ean
Euskalduna ontziola gogoratuz, gaurko 'Herri People' saioan
A.E.
EiTB
Ibon Gaztañazpik ehiza egiteko eskopetak egiten duen lantegi batera ere joango da bisita egitera.
Astelehenean, 23:15ean, 'Herri People' saioak hainbat kontakizun berezi ekarriko dizkigu Ibon Gaztañazpiren eskutik. Hasteko, Euskalduna ontziola itxi zenetik hogeita hamar urte pasatu direnean, garai hartako langile batekin izango da.
Horrez gainera, Hondarribiko Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Mariaren parrokiako kanpaien sekretua aireratuko dute, eta ehizarako mota askotako eskopetak (safarietarakoak, adibidez) eskopetak egiten dituen enpresa bat bisitatu dute.
Saioa osatzeko, besteak beste, unibertsitatera joan gabe ere ezagutza handia duen errezildar baserritar bat ezagutu dute.
> ezagutu dute.