Herri People
23:15ean
Bertsolaritzaz eta sagardotegiez, gaur, 'Herri People' saioan
EITB
Aguazil ofizioa eta Elizako kantutegia ezagutuko ditu Ibon Gaztañazpik, baita EGAN taldea ere, festa girotzaile historikoa.
Euskal Herrian barna egin du 'Herri People' saioak orotariko istorioak biltzeko asmoz. Hasteko, 35 urtez aguazil izandako antzuolarrak bere egin zuen ofizioaren gaineko bitxikeriak kontatu dizkio Ibon Gaztañazpiri. Hernanira joko du saioak hurrena, uztarri berean ibilitako bi kontu aztertzeko; bertsolaritza eta sagardotegia.
Donostian hartuko du, ondotik, Egan taldeko festa girotzaile historikoak. Eta bukatzeko, goitik behera biziko du saioak Elizako kantutegia Bergara eta Osintxuko parroko xelebrearen gidaritzapean.
'Herri People' gaur emitituko da, 23:15etik aurrera, ETB1en.
TB1en.