Itxi

Herri People

Herri People

Herri People

Saio berezia, gaur, 22:25ean

'8 apellidos vascos' filmeko herrietatik barrena, 'Herri People'n

A.E

EiTB

Saio berezia eskainiko du Ibon Gaztañazpik gaur, 22:25ean hasita.

2:05

8 apellidos vascos filmaren urteurrenean, bertan ageri diren euskal herriak bisitatuko ditu 'Herri People' saio bereziak gaur, hark utzitako arrastoari jarraitzeko. Zer pentsatzen du euskal herritarrak geure buruaz saltzen den irudiaz? Horren erantzunaren bila abiatuko da Ibon Gaztañazpi.

Leitzara joko dute lehendabizi, udal arduradun eta hainbat ostalarirekin solastatzera. Saioko lantaldeari esan diotenez, bertan harrituta daude herriak azkenaldian izandako bisitari kopuruarekin. Argazkiak nonahi ateratzen dituzte. Harritzekoa bada ere, pelikulan erretzen duten zabor ontzia da arreta puntu garrantzitsuetako bat. Bisitaz aparte, bada pelikula topikoz beteta dagoela uste duenik, gehiegizko euskal estereotipoa irudikatzen duelako.

Zumaiako Bedua jatetxeak ere pelikularen eragina bizi du, urte biribila izan baitute aurtengoa. Baina euren arrakastaren gakoa urte luzeko lanaren ondorio dela azpimarratu dute amorru handiz.

Andaluziako taberna irudikatzen duen eszena gurean grabatu da. Eta non grabatu, eta Arrasateko Al Andalus elkartean! Bertara ere joko dute gero, Aitziber Garmendia eta Lander Otaola aktoreekin kontu-kontari ibiltzeko.

Zumaiako San Telmo baselizan hartuko dute atseden jarraian, bertako zaindaria den zumaiarra ezagutzeko asmoz. Eta, azkenik, euskal arrantzalearen arima pelikulan islatzen ote den eztabaidatu dute Getariako arrantzale batekin.

'Herri People' berezia, gaur, 22:25ean, izango da ikusgai, ETB1en.

TB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea