Itxi

Herri People

Herri People

Herri People

23:20an, ETB1en

Gurpilekin zerikusia duten istorioak, gaur gauean, 'Herri People'n

A.E.

EiTB

Gar-Goik enpresaren sortzailea, gurpildun aulkian mugitzen diren pilotariak, Aitor Trigueros bildumagilea eta monoziklo gidariak ezagutuko ditu Ibon Gaztañazpik.

Gurpilekin zerikusia duten lau istorio izango ditu ardatz 'Herri People' saioak gaur, 23:20an. Betelun bizitzen 65 urte daramatza Ramon Garmendia lazkaotarrak. Egunero, bizikletan ibiltzeaz gain, baserriz baserri esnea biltzen aritzen da goizero. Gar-Goik Esnekiak enpresaren sortzailea da, eta, 90 urte betetzear dagoen arren, lanean dihardu. Bere hitzetan, ez du sekula opor egunik eduki.

Errenterian, pilotan, palaz arituko da Ibon, gurpildun aulkian mugitzen diren pilotariekin. Istripu ezberdinen ondorioz, elbarri geratu diren pertsona batzuen istorioak gureganatuko ditu Ibonek. Hiru lagunen istorioak ezagutuko ditugu.

Aitor Trigueros gasteiztarrak autoen bilduma du. 30 bat auto ditu, tankera eta garai ezberdinetakoak: 1950eko hamarkadako kakarraldo bat, Rolls Royce etxeko autoak, La Dolce Vita filmean ageri zen Triumph autoa, Ipar Amerikako kotxe luze eta zabalak...

Beasainen, Aritzek eta Lidiak monozikloa erabiltzen dute euren egunerokotasunean. Hirian barrena batetik bestera haren gainean ibiltzen dira, eta kirolerako ere baliatzen dute.

baliatzen dute.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista