Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

21:45ean

Otxandion izango da gaur 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioa

A.A.

EiTB

Durangaldeko herri txiki hau ezagutzeko parada izango dute Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak.

2:06

Aste honetan Otxandiora joango dira Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga, 'Herri txiki Infernu handi' saioan. Gaur, 21:45ean, ETB1en izango dugu ikusgai Euskal Herriko herri txikiak ezagutarazten dituen saioa.

Abesti ezagunak dio, otxandioarrek txokolatea sonbreruaren gainean edaten dutela. Bada, hori izango da Pagadiren lehen erronka, argitzea ea benetan otxandioarrek txokolatea sonbreruaren gainean hartzen duten. Otxandiok baditu bitxikeria gehiago; elizako erlojua aspaldian geldirik dago eta erlojua berriro martxan jartzen ahaleginduko da Pagadi.

Imanol Etxeberria txakur trebatzaileak txakurren hiztegia osatzen duten bost hitzak erakutsiko dizkio, eta ondoren, egunero Arrate Irratian eguraldiaren partea ematen duen laguna elkarrizketatuko du. Saioa amaitzeko, Otxandioko azken 'cowboyak' ezagutuko ditu Pagadik: Luis eta Aitor.

Otxandiora iritsi eta lehen momentutik, Zuhaitzi argi geratuko zaio otxandioarrak oso Athletic zaleak direla, gazte zein ez hain gazteen artean oso errotua dagoen zaletasuna dela.

Historian atzera egingo du Zuhaitzek, eta 36ko gerran Otxandioko bonbardaketaren lekuko bat ezagutuko du, Maria Anjeles: bonbardaketan, ama eta anaia galdu zituen Maria Anjelesek, soilik bederatzi urte zituela.

Horrez gain, koadrila berria egingo du Otxandion. Herriko jubilatu-abeslari taldea. Eta azkenik, Vulcano FC futbol taldeko jokalariak ezagutuko ditu.

 

u.