Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

ETB1en

Lakuntzako herritarrak protagonista, 'Herri Txiki, Infernu Handi'n

A.A.

EiTB

Sakana bailarako herri honetara joango dira Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga gaur.

0:32

Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak Nafarroako Sakana bailarako Lakuntza herria bisitatuko dute, gaur, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan.

Urte osoan mauka motzetan ibiltzen den gizonarekin topo egingo du Pagadik, Artza: hotza ala izotza egin, sekula jertsea janzten ez duen lakuntzarra. Herriko aguazila ere ezagutuko du Pagadik, Younnes. Younnes duela 15 urte etorri zen Marokotik Sakanara bizitzera. Edertasun lehiaketetan parte hartzen duten behiak bisitatzera joango da eta musika oso maite duen Pedrito izeneko astoa ere ezagutuko du. Azkenik, Euskal Herriko elkarte gastronomiko handienetako batean hainbat sorpresa biziko ditu.

Zuhaitz parapentean ibiltzen saiatuko da. Arrosarioaren sekretuak ere ezagutuko ditu, eta Lakuntza hain herri parrandazalea zergatik den argitzen saiatuko da. Horretarako, bizitza osoa dantza, musika eta rockaren inguruan eman duten bi andre ezagutuko ditu: Mertxe eta Ines. Alde batetik, Mertxek, Ebaristo eta El Drogas bezalako musikariekin zer nolako harremana duen azalduko dio eta, bestetik Inesek, Lakuntzan hiru diskoteka ireki zituen emakumeak, bere bizitzako hainbat pasadizo kontatuko dizkio. Azkenik, Jimeneztarrekin bilduko da, Lakuntzako ijito musikazaleak.

'Herri Txiki, Infernu Handi', gaur, 21:30ean, ETB1en.