Herri txiki, Infernu Handi
21:30ean
Berastegin izango da, gaur,'Herri Txiki, Infernu Handi'
A.E.
EiTB
Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik herriko hainbat bizilagunekin hitz egingo dute.
Aste honetan, Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak Gipuzkoako Berastegi herria bisitatuko dute, 21:30ean ematen den 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan.
Animaliekin eta bereziki basurdeekin harreman berezia duen herria da Berastegi. Berastegiko elkarteak Basurde izena du eta horixe izango da, hain zuzen ere, Pagadiren lehen erronka: berastegiarrek basurdearekin duten lotura horren zergaitia aurkitzea. Horretarako, etxean 'Txikote izeneko basurdea zaintzen duen berastegiarra elkarrizketatuko du Pagadik, Faustino. Eta ondoren Basurde elkarteko hainbat bazkiderekin bilduko da. Berastegiko San Anton ermitan, urtero, San Anton egunez, animaliak bedeinkatzen dira; ba igande honetako saioan, San Anton egunaz geroztik jaio diren animaliak bedeinkatuko dituzte.
Zuhaitz ere berastegiarren eta animalien arteko loturaren lekuko izango da. Motozerrarekin animalien eskulturak egiten dituen laguna elkarrizketatuko du. Ondoren, 600 ardi baino gehiago dituzten gaztagileak ezagutuko ditu, eta laku bitxi bateko uharte txiki batean galduta geratu den ardia erreskatatzera joango dira barkuan.
Azkenik, dantza ikastaro baten lekuko izango da Zuhaitz: bi kubatarrek, Oswaldok eta Ubardok, zumba dantza klaseak ematen dizkiete berastegiarrei.
berastegiarrei.