Itxi

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

17:00etan

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala, gaur, zuzenean, ETB4n eta eitb.eus-en

EITB Media

Igandean, txapelketaren momenturik onenak bilduko dituen "Hitzetik Hortzera" saio berezia izango da ikusgai ETB1en.

0:29
Aurreko urteko finala

Larunbat arratsaldean jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala Bilbao Arenan, eta zuzenean izango da ikusgai, ETB4n eta eitb.eus-en, 17:00etatik aurrera. Ilaski Serranok aurkeztuko du emankizuna eta ondoan izango du Zihara Enbeita iritzi-emaile lanetan. Gauean, finalaren amaiera ETB1en ere izango da ikusgai 21:00etan.

Zortzi bertsolari hauek lortu dute larunbateko finalean kantatzeko txartela: Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Etxahun Lekue Etxebarria, Gorka Pagonabarraga Agorria, Jone Uria Albizuri, Nerea Ibarzabal Salegi, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa.

Igandeko "Hitzetik Hortzera" saioak finaleko giroa, bertsoaldi onenak eta txapeldunaren hitzak bilduko ditu, 15:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bestalde, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako irabazlea, asteleheneko "Biba Zuek!" saioan izango da.