Itxi

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

21:00etan

Epaileen lana agerian, gaur gauean, "Hitzetik Hortzera" saioan

EITB Media

Bertsolari Txapelketa Nagusiko epaileen lana gertutik ezagutuko dute Bertsozale Elkarteak antolatutako ikastaro batean, eta bertsoak zenbakitara nola eramaten diren azalduko dute. Horrez gain, Iruñeko eta Zornotzako bertsoaldiak eskainiko dituzte.

  • Epaileen prestakuntza ikastaroa, Bilboko Euskararen Etxean

    Epaileen prestakuntza ikastaroa, Bilboko Euskararen Etxean. Argazkia: Bertsozale Elkartea.

Aste honetako "Hitzetik Hortzera" saioan Bertsolari Txapelketa Nagusiko epaileen lana gertutik ezagutuko dute. Bertsozale Elkarteak antolatutako ikastaro batean epaile beterano zein gazteekin hitz egin dute, haien bizipenak ezagutzeko. 

Izan ere, Bertsolari Txapelketa Nagusia ate joka den honetan, epaileek ere abiatu dituzte haien prestaketa lanak. Bertsolarien jarduna zenbakietara eramatea ezinbesteko lana da edozein txapelketetan, eta epaileak arduratzen dira bertsoa arretaz aditu eta mezuaren ñabardurak bilatzeaz. Lan hau egiteko entzumen mota hori garatu beharra dago, eta horretarako egiten dira formakuntza saioak.

Bertsozale Elkarteak epaileentzat antolatutako ikastaro batean izan da "Hitzetik Hortzera", Bilboko Euskararen Etxean. Bertan Joseba Santxo eta Nerea Bruño epaile beteranoekin eta Graxi Arregi epaile gaztearekin hitz egin du Eider Perezek.

Bertsoak epaitzeko irizpideak zeintzuk diren ere ezagutuko dute. Bertsoak zenbakitara nola eramaten diren jakin nahi? Erantzunak aste honetako Hitzetik Hortzera saioan.

Iruñeko eta Zornotzako bertsoaldiak

Aurtengo Bertsoaroa amaitu berritan, egitarau horren baitan Katakraken antolatu zen bertsolari gazteen saioko hautaketa ikusteko aukera izango da aste honetan. Zornotzan, aldiz, Bertso Derbia egin zen, Athleticen eta Realaren arteko futbol partidaren  aitzakiarekin.

"Hitzetik Hortzera" gaur izango da ikusgai, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.