Hizka Mizka
12 saioren ondoren
5.200 euro irabazi ditu Ibon Astorkizak 'Hizkamizka' saioan
A.A.
Erredakzioa
12 saio egin ditu Astrabuduko euskara irakasleak, eta lan kontuengatik utzi du Zuhaitz Gurrutxagak arratsaldero gidatzen duen ETB1eko lehiaketa.
'Hizkamizka' ETB1eko lehiaketa utzi du Ibon Astorkiza astrabuduarrak 12 saio egin eta 5.200 euro irabazi ondoren. Lan kontuengatik utzi du Zuhaitz Gurrutxagak gidatzen duen galdera-erantzunen saioa.
Hamabi saio zeramatzan Ibonek eta, lehiaketara etortzen jarraitzeko aukera izan balu, gehiago ere egingo zituen. Baina azkenean 5.200 euro irabazi ostean utzi du saioa Astrabuduko euskara irakasleak. Lehiakide bikaina izan da, gainera, sei aldiz irabazi baitu Azken Txanpa ataleko zakua. Amaia Parra, 'Hizkamizka' lehiaketan orain arte saio gehien egin dituen lehiakidea, kanporatu zuen bere lehen saioan Ibonek. Azken honetan, berriz, Enara Arratibel zumarragarra izan du aurkari.
Krisi garai hauetan ondo etortzen den diru mordoxka irabazi ohi dute astelehenetik ostiralera, 18:30ean ETB1en emititzen den 'Hizkamizka' saioko lehiakideek, Zuhaitz Gurrutxagaren galderei erantzunez.