Itxi

Hizka Mizka

Lehiaketa

Ioritz Berra lehiakideak 11.800 euro irabazi ditu 'Hizkamizka' saioan

A.E.

EiTB

39 saiotan ez du hutsik egin donostiarrak, eta bere esku dago programako errekorra.

  • Ioritz Berra

    Ioritz Berra

Dagoeneko 11.900 euro irabazi ditu Ioritz Berra donostiarrak 'Hizkamizka' Zuhaitz Gurrutxagak aurkezten duen eguneroko saioan. Garaitezin jarraitzen du 39 saiotan, eta aurretik dirurik gehien irabazi zuen Ibon Astorkizaren 5.200 euroko saria erruz gainditu du.

Asteazkeneko (otsailak 26) saioan, Ioritz Berrak Usurbilgo Eneritz Olasagasti garaitu eta 900 euroko zakua ordurarteko diruari gehituz 11.8000 euro eraman ditu eta aurrera jarraitzen du.

Ioritz Berra donostiarra da, nekazari ingeniari teknikoa. IGA edo irakasleen prestakuntzako masterra egiten ari da, irakasle izateko, frantsesa ikasten eta euskarako 4. perfilerako prestatzen, halaber. Lanbidez elikagaien auditore da, baina langabezian da egun. Lehen aldia da lehiaketa batean parte hartzen duela, eta agerian da bikain ekin diola.

'Hizkamizka', eguneroko saioa

'Hizkamizka' saioan lehiakide izateko hizkamizka@eitb.com helbide elektronikora idatzi behar da. E-posta horretan parte hartu nahi duen pertsonaren datu guztiak zehaztu behar dira: izen-abizenak, adina, helbidea, herria, e-posta helbidea eta kontakturako telefono bat. Argazkia bidaltzea ere eskertuko da.

ETB1eko arratsalderoko saio honetan 300 euro daude jokoan egunero. Bi lehiakidek hartzen dute parte saio bakoitzean eta, erantzun zuzen gehien emanez, puntu gehien lortzen duenak egiten du aurrera; hau da, hurrengo saioan parte hartzeko aukera du.

Galdera erantzunen saioa da 'Hizkamizka'. Trivial jokoan bezala, gai eta mota guztietako galderak egiten dizkie Zuhaitz Gurrutxagak lehiakideei, eta horietako batzuetan pista batzuk ere izaten dituzte.

'Hizkamizka' 18:45ean dago ikusgai astelehenetik ostiralera ETB1en.