Itxi

Izan Invictus

Izan Invictus

Izan Invictus

Gaur, 22:30ean

Manuren lesioak eta Larrearen aginduek arriskuan jarriko dute talde gorria

Larrea izango da desafioan gorrien gidari eta Itziarrek gidatuko ditu urdinak. Gaur, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

0:17

Gaur gauean, "Izan Invictus"en 5. atalean, Manu Maritxalarren lesioak okerrera egingo du eta boxealari ohiaren etorkizuna ilundu egingo da.

Bestalde, urdinek ez dute beste gau bat igaro nahi Leitzaranen, eta, helburu horrekin, Larrea aukeratu dute gorrien gidari; urdinena, berriz, Itziar izango da. Biek arretaz entzun beharko dituzte desafioan egin beharrekoak eta ondo baino hobeto azaldu beharko dizkiete probaren nondik norakoak taldekideei. Egin beharrekoa ez da erraza, zirkuitu zaila baitute aurretik. Larrea nahastu egingo da, horrek Seletaren alderik gaiztoena ateraraziko du. Hala ere, ez da bakarra izango, aste honetan ere Alexen jenio bizia ikusiko baitugu. Bi taldeen arteko jokoa gogorra izango da, lesio bat baino gehiago eragiteraino, eta garaipena ez da azken segundora arte erabakiko.

Ez galdu "Izan Invictus", asteazkenetan, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en. Gainera, orain arte emandako atalak EiTB Nahieranen ikus ditzakezu.